943 14 34 25

Argiztapena

Etxabe Elektrizitatean argiztapen-zerbitzu sorta zabal bat jartzen dugu zure esku, gure profesionalen esku utz dezazun zure proiektu edo eraikinerako argiztapen-tekniken azterketa eta garapena.

Edozein esparru, eraikuntza edo espaziotara egokitutako argiztapen dinamiko eta espezializatuekin lan egiten dugu. Gure argiztapen-lanetan diziplina anitzekoak gara eta oso moldakorrak. Horrela lan egiten dugu pabilioietako, saltokietako eta ostalaritzako argiztapenetik hasi eta arkitekturaren eta monumentuen argiztapenera. Kirol-instalazioetan ere, hala nola pilotalekuetan, egin ditugu argiztapen-proiektuak.

Proiektu bakoitza bakarra da. Horregatik egiten dugu espazioaren eta proiektuak behar duen argiztapen motaren aurretiko azterketa bat, horrekin bat datorren proposamen bat planteatzeko.

Ahalik eta gehien errespetatzen dugu gure lanerako espazioa, hala nola eliza eta katedraletarako argiztapen-proiektuak edo fatxaden argiztapena.

Industria-pabilioi, komertzio, ostalaritza, kirol instalakuntza, eliza, monumentu eta fatxaden argiztapena egiten dugu.

Xehetasun guztiak dira garrantzitsuak. Horregatik zaintzen dugu Etxabe Elektrizitatean energia-eraginkortasuna gure instalazio guztietan.

ARGITERIA
Industriako eta etxeko instalazio elektrikoak  ·   Automatismoak  ·   Kogenerazioa  ·   Argiztapena  ·   Telekomunikazioak  ·   Zuntz optikoa  ·   Domotika